AZKEN ERABILTZAILEAREN LIZENTZIA-HITZARMENA ADI: IRAKURRI DOKUMENTU HAU SOFTWARE LIZENTZIADUNA INSTALATU EDO ERABILI AURRETIK. Hau zure (partikularra zein erakundea izan) eta Canon, Inc.-en arteko hitzarmena ("Hitzarmena") da. Canon Inc. enpresaren egoitzaren helbidea 30-2 Shimomaruko 3-chome, Ohta-ku, Tokyo 146-8501, Japonia ("Canon") da. Hitzarmenak honako gai hauek tratatzen ditu: (I) Hitzarmen honekin, harekin lotutako eskuliburu elektronikoarekin edo lineakoekin eta, egonez gero, aurrerantzean egingo diren eguneratzeekin batera jasoko dituzun software-programak (kolektiboki, "Softwarea"), (II) Softwarearen edo Canon inprimagailuen ("Inprimagailuak") datu gehigarriak edo Inprimagailuen firmwareen eguneratzeak, Softwarearen bidez linean jasoko dituzunak ("Datu-eguneratzeak") eta (III) inprimatzeko testuak, irudiak, grafikoak eta bestelako irudikapen bisualak formatu digitalean (Softwarea salbu); horiek Hitzarmen honekin edo linean Softwarearen bidez jaso ahal izango dituzu, baita eguneratzeak ere, halakorik egonez gero ("Edukien datuak"). Softwarea, Datu-eguneratzeak eta Edukien datuak aurrerantzean "Software lizentziaduna" izango dira, banaka zein kolektiboki. Honen kontrakoa den ezer gorabehera, Software lizentziadunak zenbait software-modulu eta -liburutegi ere barne hartzen ditu, eta haiei ez zaie Hitzarmen honetako baldintzak aplikatzen ("Hirugarrenen softwarea"). Hirugarrenen softwarearen eta Softwarean aplikagarriak diren erabilera-baldintzen zerrenda Hitzarmen honen amaieran adieraziko da, baita garrantzitsua den dokumentazioaren amaieran ere, hala nola erabiltzailearen eskuliburua edo Software lizentziadunean bistaratzen den lizentzia-informazioa. HITZARMEN HONEKIN BATERA HITZARMENA ONARTZEN DUZULA ADIERAZTEKO IKUSIKO DUZUN BOTOIA SAKATUZ EDO SOFTWARE LIZENTZIADUNA INSTALATU EDO ERABILIZ GERO, HITZARMEN HONETAKO ZEHAZTAPENAK ETA BALDINTZAK BETEKO DITUZULA ADOSTEN DUZU. HITZARMEN HONETAKO ZEHAZTAPEN ETA BALDINTZAK ONARTZEN EZ BADITUZU, EZ SAKATU AURREKO BOTOIA ETA ITXI BEREHALA INSTALAZIO-PROGRAMA. SOFTWARE LIZENTZIADUNA EZ DA INSTALATUKO ETA EZ DUZU ERABILTZEKO ESKUBIDERIK IZANGO. Software lizentziaduna hemen ezartzen diren baldintzen arabera soilik erabiltzea onartzen duzu. 1. Jabetza eta Copyright-a: Canon edo bere lagatzaileak dira Software lizentziadunaren eskubide, titulu eta interes guztien jabeak. Canon edo bere lagatzaileek uneoro gordeko dituzte Software lizentziadunaren Copyright-a eta bestelako jabetzaren intelektualaren eskubideak, bai eta aurrerantzean egiten diren Software lizentziadunaren kopia guztienak ere, formatua zeinahi ere den, Inprimatzea barne (hemen adierazten den moduan). Berariaz kontrakorik esan ezean, Canon enpresak ez dizu lizentziarik edo eskubiderik eman, espresuki edo inplizituki, Canon enpresaren eta bere lagatzaileen jabetza intelektualagatik. Ez duzu Canon-ek eta/edo bere lagatzaileek Software lizentziadunean eta aurrerantzean egiten diren horren kopietan (haien formatua zeinahi ere den) jarritako copyright-oharrik aldatu, kendu edo ezabatuko. 2. Lizentzia: zurea den Software lizentziadunaren honako lizentzia hau ez da ez esklusiboa ez transferigarria: (1) Softwarea ordenagailu bat baino gehiagotan erabil dezakezu ("erabili" terminoak Softwarea instalatu, exekutatu edo bistaratzea esan nahi du). Ez duzu Softwarea alokatu, errentan eman, azpilizentziatu, saldu, esleitu, transmititu edo transferituko. (2) Datu-eguneratzeak dauzkazun ordenagailu edo Inprimagailu guztietan erabil dezakezu ("erabili" terminoak Datu-eguneratzeak instalatu, exekutatu edo bistaratzea esan nahi du). Ez dituzu Datu-eguneratzeak alokatu, errentan eman, azpilizentziatu, saldu, esleitu, transmititu edo transferituko. (3) Edukien datuak dauzkazun ordenagailu guztietan kopiatu eta erabil ditzakezu zeure nahierara ("erabili" terminoak Softwarea Internet bidez edukia deskargatzeko eta Edukien datuak instalatu, exekutatu edo bistaratzea esan nahi du). Ez dituzu Edukien datuak alokatu, errentan eman, azpilizentziatu, saldu, esleitu, transmititu edo transferituko. Edukien datuak inprimatzeko baimena ere duzu, bai eta inprimatze horiek ("Inprimatzea") erabiltzeko, besteek erabiltzeko eskatzeko, kopiatzeko, beste batzuei kopiatzeko eskatzeko eta banatzeko, soilik merkataritzaz kanpoko erabiletarako. Ez duzu Inprimatzea erabiliko, besteek erabiltzeko eskatuko, kopiatuko, beste batzuei kopiatzeko eskatuko ezta banatuko merkataritza-helburuekin. Canon ez da arduratuko Inprimatzearen egiten duzun erabileraz, ezta Inprimatzea erabileraren ondoriozko zure aurkako erreklamazio edo auziaz, hauen ondorioz sortutako edozein ardura edo gastu barne: erreklamazioak, galerak, kalteak, auziak, ebazpenak, auzien kostuak eta abokatuen kuotak. (4) Software lizentziadunaren babeskopien arrazoizko kopurua egin dezakezu baimendutako xedeekin, betiere kopia guzti horiek Canon-en Copyright-oharrak barne hartzen badituzte, zuri emandako Software lizentziadunaren jatorrizko kopian agertzen diren modu berean. (5) Ez duzu Software lizentziaduna erabili edo kopiatuko ordena publikoarentzat eta moralerako iraingarriak diren edo indar antisozialekin lotutako xedeetarako. Dokumentu honetan adierazten ez bada, ez duzu Software lizentziaduna alokatu, errentan eman, azpilizentziatu, saldu, esleitu, transferitu, kopiatu, erreproduzitu, aldatu, doitu, fusionatu, itzuli, beste programazio-hizkuntza batera bihurtu, alderantzikako ingeniaritza egin, deskonpilatu, desmuntatu edo lan eratorriak sortu Software lizentziadun osoaren edo horren zati batean oinarrituta. Bestalde, ez diozu inolako hirugarrenari halakorik egiteko baimenik, ezta Software lizentziaduna erabiltzeko ere, Hitzarmen honetan berariaz baimentzen bada edo legeak baimentzen duen neurrian eta egoeran salbu. 3. Informazio-transmisioari buruzko adierazpena: berariaz jakinarazi eta onartzen duzu (I) Software batzuek erabiltzen dituzun Inprimagailuen izenaren eta serie-zenbakiaren, Software motaren, hizkuntzaren ezarpenaren, tinta edo tonerrari buruzko informazioaren, Inprimagailuaren egoeraren, eskualdearen eta SEaren/arakatzailearen moduko informazioa transmiti dezaketela (transmititutako informazioak zure informazio pertsonala barne hartzen ez badu), Canon-en eta Canon enpresak izendatutako hirugarrenen zerbitzariak atzitzerakoan zure inprimagailuaren ingurunera hoberen egokitzen diren datuak eta informazioa emateko; eta (II) Canon-ek, bere filial eta afiliatuek eta horiei dagozkien banatzaile eta hornitzaileek informazio hori aztertu eta erabil dezaketela, euren produktua eta zerbitzuak garatzeko. 4. Esportazioaren mugaketak: herrialdeko esportatze-arau eta -muga eta araudi guztiak beteko dituzula adosten duzu, bai eta AEBetako Esportazio-araudi Administratiboak (Export Administration Regulations ingelesez, "EAR") ere. Halaber, adosten duzu ez duzula Software lizentziaduna esportatutako edo berriro esportatutako, zuzenean zein zeharka, halako legerik, mugarik edo araudirik urratuz edo behar diren baimen guztiak ez izanda. 5. Akabera: Hitzarmen hau indarrean sartuko da Hitzarmen honekin batera Hitzarmena adierazten duzula onartzeko ikusiko duzun botoia sakatuz edo Hitzarmen honen baldintzen arabera lotuta egotea onartzen duzun Software lizentziaduna instalatu edo erabiliz gero, eta indarrean egongo da akabatu arte. Hitzarmena akabatzeko, Software lizentziaduna eta izan ditzakezun kopia guztiak suntsitu behar dituzu (Inprimagailuetan instalatutako Datu-eguneratzeak salbu). Era berean, Hitzarmena akabatuko da bertako terminoak eta baldintzak betetzen ez badituzu. Edozein arrazoirengatik akabatuz gero, Software lizentziadunaren edozein kopia suntsitu beharko duzu, zure kontrolpean edo menpe dauden edo zuk dauzkazun ordenagailu guztietako disko gogorrean edo egoera solidoko unitatean dauden Software lizentziadun guztiak barne, baina Inprimagailuetan instalatutako Datu-eguneratzeak salbu. Horrez gain, Canon-ek eskubidea du edozein hitzarmen edo legezko eskubide, indar edo neurri erabiltzeko. Hitzarmena akabatuta ere, 1. eta 3. artikuluek eta 5. eta 9. arteko artikuluek indarrean jarraituko dute. 6. Laguntza eta eguneratzeak: ez Canon-ek, ez Canon enpresaren filial edo afiliatuek, ezta haiei dagozkien banatzaile eta hornitzaileek ere ez dute Software lizentziaduna mantentzeko edo zuri Software lizentziaduna erabiltzen laguntzeko erantzukizunik. Ez Canon-ek, ez Canon enpresaren filial edo afiliatuek, ezta haiei dagozkien banatzaile eta hornitzaileek eta Canon-en Lagatzaileek ere ez dute eguneratze, konponketa edo laguntzarik emateko beharrik, zuk eta aurreko edozein erakundek berariaz eta idatziz kontrakoa adierazten baduzue salbu. 7. BERME MUGATUA: SOFTWARE LIZENTZIADUNA "BERE HONETAN" LIZENTZIATUTA DAGO INOLAKO ERAKO BERME EDO BALDINTZARIK GABE, BERARIAZKOA ZEIN INPLIZITUA. HORIEN ARTEAN, BESTEAK BESTE, XEDE JAKIN BATERAKO MERKATARITZA-, KALITATE- ETA/EDO EGOKITASUN-BERME INPLIZITUAK DAUDE, BAI ETA INOLAKO ESKUBIDE, TITULU EDO INTERESAREN EZ-URRAKETA ERE, JABETZA INTELEKTUALA BARNE. SOFTWARE LIZENTZIADUNAREN KALITATE ETA ERRENDIMENDUARI BURUZKO ARRISKU GUZTIA ZURE GAIN DOA. SOFTWARE LIZENTZIADUNA AKASTUNA BADA, ZUK (ETA EZ CANON-EK, BERE FILIAL ETA AFILIATUEK ETA HAIEI DAGOZKIEN BANATZAILE ETA HORNITZAILEEK EZTA CANON-EN LAGATZAILEEK ERE) ZURE GAIN HARTZEN DUZU MANTENTZE-KONPONKETA- EDO ZUZENKETA-LAN GUZTIEN KOSTU OSOA. ZENBAIT ESTATUK EDO LEGE-BARRUTIK EZ DUTE BERME EDO BALDINTZA INPLIZITUAK BAZTERTZEN UZTEN; BERAZ, BALITEKE BAZTERTZE HORREK ZUGAN ERAGINIK EZ IZATEA. BERME HONEK LEGE-ESKUBIDE ZEHATZ BAT EMATEN DIZU ETA BALITEKE BESTE ESKUBIDE BATZUK ERE IZATEA. ESKUBIDE HORIEK ESTATUAREN EDO JURISDIKZIOAREN ARABERAKOAK DIRA. CANON ENPRESAK EZ DU BERMATZEN SOFTWARE LIZENTZIADUNAREN FUNTZIOEK ZURE ESKAKIZUNAK BETEKO DITUZTENIK EDO SOFTWARE LIZENTZIADUNAK FUNTZIONATZEARI UTZIKO EZ DIONIK EDO ERRORERIK EDUKIKO EZ DUENIK. Hala ere, Software lizentziaduna CD-ROM baten moduko bidean ematen bada, Canon-ek Software lizentziaduna gordeta dagoen bidearen materialek eta eskulanak akatsik ez dituztela bermatzen du, eskuratu zenuen datatik laurogeita hamar (90) eguneko epe batez, betiere horren erabilera arrunta bada. Eskuratze-data ordainagiri batean edo Canon-ek onartutako bestelako dokumenturen batean agertu behar da ("BERME MUGATUA"). BEZEROAREN BALIABIDEAK: Canon-en, bere filial eta afiliatuen eta haiei dagozkien banatzaile eta hornitzaileen eta Canon-en lagatzaileen erantzukizun osoa eta zure baldintza esklusiboa BERME MUGATUA betetzen ez duen bidearen ordezkapena izango dira. Bestalde, bide hori Software lizentziaduna eskuratu zenuen herrialdeko Canon-en tokiko salmenta-filialari itzuliko zaio, ordainagiriaren kopiarekin edo Canon-ek onartutako bestelako dokumenturen batekin batera. BERME MUGATUA ez da aplikatuko bidearen akatsa istripu baten edo Software lizentziaduna gaizki erabiltzearen ondorioa bada, eta Software lizentziadunaren jatorrizko erabiltzaileari soilik aplikatuko zaio. 8. BERMEEN ETA ERANTZUKIZUNEN EZESPENA. AURREKO BERME MUGATUA ZURI EMANDAKO BERME BAKARRA DA. BERMEA ESTATUTUZ, OHITURAZKO ZUZENBIDEZ, MERKATARITZA-ERABILERAZ, NEGOZIAZIO BATEN IZAPIDETZEAZ EDO BESTELAKOEZ ADIERAZITAKO BERME, BALDINTZA, ORDEZKARITZA, AGINTZARI, TERMINO ETA BETEKIZUN GUZTIEN ORDEZ EMATEN DA; GUZTI HORIEK UKATZEN DITUZU HITZARMEN HONEN ARABERA ETA LEGEAK UZTEN DUEN NEURRIAN. 9. EZESPEN-MUGATZEA: LEGEAK BAIMENTZEN DUEN NEURRIAN, CANON, CANON ENPRESAREN FILIAL EDO AFILIATUAK, HAIEI DAGOZKIEN BANATZAILE ETA HORNITZAILEAK EDO CANON ENPRESAREN LAGATZAILEAK EZ DIRA INOLAZ ERE ZURE AURREAN INOLAKO KALTE ZUZENAREN; ZEHARKAKO, ONDORIOZKO EDO ISTRIPUZKO KALTEREN; KALTE BEREZIREN EDO BESTELAKO KALTEREN ERANTZULE IZANGO (BARNE, BAINA HONETARA MUGATU GABE: NEGOZIOAN DIRUA GALTZEAREN EDO NEGOZIOA ETETEAREN ONDORIOZKO KALTEAK EDO NEGOZIOAREN INFORMAZIOA GALTZEA), NAHIZ ETA CANON ENPRESARI, CANON ENPRESAREN FILIAL EDO AFILIATUEI, HAIEI DAGOZKIEN BANATZAILE ETA HORNITZAILEEI EDO CANON ENPRESAREN LAGATZAILEEI HALAKO KALTEAK IZAN ZITEZKEELA OHARTU ZAIEN. EDOZEIN KASUTAN ERE, HITZARMEN HONEN EDO HITZARMENAREKIN LOTUTAKO EDOZEIN ARRAZOIREN, IRAINEN (ZABARKERIA BARNE) EDO BESTELAKOEN ONDORIOZ SORTZEN DEN CANON-EN ARDURA OSOA, BERE IZENEAN ETA BERE FILIAL ETA AFILIATUEN, HAIEI DAGOZKIEN BANATZAILE ETA HORNITZAILEEN ETA CANON ENPRESAREN LAGATZAILEEN IZENEAN, AEB-ETAKO BOST DOLARRETARA (5 $ US) EDO TOKIKO MONETA OFIZIALEKO KOPURU BALIOKIDERA MUGATUTA EGONGO DA. HITZARMEN HONEK EZ DIE KONTSUMITZAILEAREN ESTATUTU-ESKUBIDEEI ERAGINGO. 10. Orokorra: Hitzarmen honek zure eta Canon-en arteko hitzarmen osoa da Software lizentziadunari dagokionez, eta Software lizentziadunari buruzko aurretiko ahozko edo idatzizko adierazpen, hitzarmen edo akordio guztiak ordezkatzen ditu. Alderdi batek ere ez du inolako baliabiderik izango Hitzarmen hau sinatzeko egin diren adierazpenei dagokienez (adierazpen horiek iruzurrez egin ez badira behintzat) eta alderdi horren baliabide bakarra Hitzarmen honetan adierazitakoaren arabera Hitzarmena hausteagatik izango da. Hitzarmen honen edozein unetan jurisdikzio eskuduneko epaitegi batek guztiz edo neurri batean eta edozein jurisdikzioko legearen arabera legez kanpokoa, baliogabea edo betearaztezina dela ikusten badu, gertakari horrek ez die eragingo edo kaltetuko Hitzarmen honetako beste edozein xedapenaren legezkotasun, baliozkotasun edo betearazgarritasunari. Canon-ek Hitzarmen honen araberako edozein eskubide, ahalmen edo baliabide gauzatzean huts egiten badu edo atzeratzen bada, horiek ez dira inola ere eskubide, ahalmen edo baliabide horri uko egiteko balioko. Hitzarmenari egindako zuzenketak ez dira indarrean sartuko, harik eta Canon enpresaren ordezkari baimendu batek behar bezala idatzi eta sinatzen dituen arte. Hitzarmen honetako xedapenak, Canon-en filial eta/edo afiliatuei dagozkien heinean, Canon-en filial eta/edo afiliatuek zuzenean betearaz ditzakete. U.S. Government Restricted Rights Notice The Software is a “commercial item,” as that term is defined in 48 C.F.R. 2.101 (Oct 1995), consisting of “commercial computer software” and “commercial computer software documentation,” as such terms are used in 48 C.F.R. 12.212 (Sept 1995). Consistent with 48 C.F.R. 12.212 and 48 C.F.R. 227.7202-1 through 227.7202-4 (June 1995), all U.S. Government End Users acquire the Software with only those rights set forth herein. Manufacturer is Canon Inc./ 30-2, Shimomaruko 3-chome, Ohta-ku, Tokyo 146-8501, Japan. Paragrafo honetan, "Software" terminoak "Software" esan nahi du. Zk. I010G024286